Lehen kapitulua: Eskale. Ohartu gabe?
Sortu nindutelako jaio nintzen, aspaldi jaio ere. Ez dut inoiz jakin nortzuk izan ziren nire gurasoak, baina ez zait inoiz asko inporta izan, jende askoren babesa izan baitut beti.
Bizitzaren legeak bereari ekiten zion, eta hazten nindoan heinean nire bizipenak gero eta aberasgarriagoak ziren, jende asko eta asko ezagutu nuen Euskal Herri osoan zehar, batzuk han, besteak hemen… Euskal Herriko bidaiari bihurtu nintzen, eta oso gustuko nuen noranahi joan eta jendeak etxekotzat hartzea.
Garai guztiak ez dira berdinak ordea, hegan ibiltzeak bere mugak izaten ditu batzutan, eta niri halaxe gertatu zitzaidan, hegoak ebaki zikidaten.
Nork ez dakit, baina baten batek usteko zuen, handik hona ibiltzeagatik arriskutsua nintzela, hari eta besteari gaixotasun arraroren bat kutsatzen joan banintz bezela. Eta barkatu aizu baina ni beti izan naiz oso garbia!
Boteredun jaunek harrapatzeko beldurrez ezkutuan ibili nintzen denboralditxo batez, baina nola edo hala lortzne nuen bidaiatzen jarraitu eta nire lagun denak bisitatzea.
Denboraren joanean, boteredunek lasaiago ibiltzen utzi ninduten, eta nire lagunek izugarrizko errespetua hartu zidaten.
Urteak pasatzen joan ziren, eta nire presentzia handitzen joan zen indar izugarria izatera iritsi arte. Hala ere, nire boterea momentuko boterea besterik ez zen izan, niganako zuten miresmena eta maitasuna itzaltzen joan baitziren. Nire presentzia nabaria zen oraindik, baina gauzak asko aldatu ziren, ez dakit niganako konfiantza sutsu hori jadanik ez zelako horrenbesterakoa edo… ez dakit zergaitik, baina horrela gertatu zen. Jendearengandik hitz goxoak entzuten nituen eta nire borrokarekin bat zetozen, baina beraien lehentasunetatik aparte utzi ninduten eta hori asko nabaritu nuen. Alegia, dena omen dela prozesu baten ondorioa, eta neu ere zein den ez dakidan prozesu baten ondorioz bihurtu nitzen naizena. Eskalea.
Kale ixkina batean bizi naiz orain, neguan kutxazain automatikoak noiz irekiko zai egoten naiz hotzaz babesteko eta udan berriz beroak ito ez nazan noizean behin uretan murgiltzen naiz.
Esango nuke bide bazterreko pasaiaren parte bihurtu den eskalea naizela, orain ere ezagutzen naute, baina ez era berean. Tartean tartean txapon txiki bat ikusten dut goitik erortzen, eta nik irribarre egiten diet laguntzen nautenei. Baina haiek ez didaten irribarrerik bueltatzen.
Jende ezebridna dabil kaleetatik, batzuek nazka aurpegiz begiratzen naute, eskale zikin eta baztertu bat besterik ez naizela uste dute. Beste batzuk, ahal duten heinean laguntzatxoa ematen didate, eta gehienek pena aurpegiz begiratu bai baina poltsikora eskua eraman eta antza denez ez dute ezer topatzen niri emateko modukorik.
Jaka beltz bat dut soinean eta txartel txiki bat jartzen dut nirekin batera. “Lagundu nazazu”.
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
1 comentario:
Soka bukatu zaizue ala?
Publicar un comentario