lunes, 9 de abril de 2007

Ipuina: 2.atala

Limosnekin Bizirauten. Noiztik?

Txartel txuria eta kaleko argi txikia zaizkit lagun nire ixkina hontan. Denbora igarotzen ez den ixkina hontan. Egiak aitortzen hasita, aitortu behar baitut ez dakidala zenbat urte pasa ditudan hemen, ez dut gogoan noiz eta nola iritsi nintzen hona.

Urteak pasa direla ukaezina da ordea, nire ingurua aldatua sumatzen dut. Iritsi nintzenean inguratzen ninduen guztia iluna zen, nire desgraziak adierazten zituen zulo beltz baten erdian nengoela ematen zuen. Horma arrailduak, espaloi pitzatuak eta trafikoak eta tabakoak sortzen zuten hodei gris bat, horiek ziren paisaiaren ezaugarri nagusiak.

Bat, bi.
Udaletxeak ordea, biziberritze plan antzeko bat martxan jarri zuela pentsatzen dut, eta inguru osoa atondu zituen, iluntasuna zegoen tokian, zarata franko atera eta hautsak ongi astindu ondoren goitik behera berriztua geratu zen dena. Baina nik ordea ixkina berean jarraitzen nuen, txartel eta argi beraren lagun, inolako aldaketarik pairatu gabe. Nigan ez zegoen aldaketarik urteak pasa ahala, nik antza, ez nuen biziberritzerik behar.
Ohartu nintzen, instituzioek gutxi egiten dutela ni laguntzeko, eta oihu egin arren, eskatu arren, eztarria urratzea besterik ez nuen lortzen.

Hiru lau,
Kaletarren artean berriz, begirada tristez begiratzen ninduten haietaz gogoratzen naiz. Batzuetan horrenbeste pena irradiatzen zuten niganako, uste nuela negar batean hasi behar zutela. Txapona bota eta beren bidea jarraitzen zuten. Baziren bi neska gazte noizean behin nitaz hizketan aritzen entzuten nituenak eta tarteka hurbiltzen zitzaizkidan txapon batzuk ematera, elkarrizketa ere ematen zidaten bost minutuz bazen ere. Ahots xume eta goxoa zuten, belarria alaitzen zidaten eta denboraz etxeko ahots bihurtu zitzaizkidan, atseginak ziren. Bost minutu eta aurreko biei gehitutako bost txanpon horiek onartuz bizirauten nuen, ahal nuen bezala. Gaur egun, neskato horiek beren alaba gazteekin pasatzen dira nire ondotik eta “ hori da gure inguruaren irudia zikintzen duena Maddi” esaten dio batek alabari eta besteak “arrazoi duzu” erantzuten dio, niri atzerritarra egiten zaidan hizkuntza batean, lehengoa ez bezalako eran alegia, zakarki eta ahots lodi batez.

Bost.
Kalean nagoela jendea aztertzeko denbora izaten dut, behealde honetatik dena antzematen da, eta aditasun pixka batekin asko ikasten da. Jende multzo ezberdinen artean beraz badira asko negarra ez esateagatik barregurea ematen didatenak. “Ustez” izena jarri diet. Lagunen aurrean niri aurpegia atera eta gero batere laguntzarik ematen ez didaten guzti horiek. Ustez ezinobeak direla uste duten horiek. Eta nik, ezin ditut hipokritak jasan. Ez banauzu lagundu nahi ez zazu egin, baina ez plantarik egin arren!

Sei, zazpi.
Ez naiz inoiz lekuz mugitu, batzuek ikustezin bilakatu nauten arren nik hor jarraitzen dut geldi eta tartean-tartean mugimendu itxaropentsuak sumatu izan ditut. Kontzientzia astintzea tokatu den garaietan inadarrak bildu eta jendea protestaka ikusi dut, aldarrikapenetan, beren eskubideen defentsan, tinko, gogotsu. Nirekiko kontzientzia arduratsua izan dutenak gutxi dira, eta beraien ahaleginak eskertu arren nire kabuz bizitzen ikasi beharrean aurkitu naiz.

Biribil bat dela dirudien egoera batean nago, zerbait gehiago lortuko dudala ematen duen bakoitzero lehen negoen leku berera iristen naiz.

Zortzi, bederatzi. Gaur hamarrera ere ez naiz iritsi, bederatzi txanponekin konformatu behar.

sábado, 3 de febrero de 2007

IPUINA

Lehen kapitulua: Eskale. Ohartu gabe?

Sortu nindutelako jaio nintzen, aspaldi jaio ere. Ez dut inoiz jakin nortzuk izan ziren nire gurasoak, baina ez zait inoiz asko inporta izan, jende askoren babesa izan baitut beti.

Bizitzaren legeak bereari ekiten zion, eta hazten nindoan heinean nire bizipenak gero eta aberasgarriagoak ziren, jende asko eta asko ezagutu nuen Euskal Herri osoan zehar, batzuk han, besteak hemen… Euskal Herriko bidaiari bihurtu nintzen, eta oso gustuko nuen noranahi joan eta jendeak etxekotzat hartzea.

Garai guztiak ez dira berdinak ordea, hegan ibiltzeak bere mugak izaten ditu batzutan, eta niri halaxe gertatu zitzaidan, hegoak ebaki zikidaten.

Nork ez dakit, baina baten batek usteko zuen, handik hona ibiltzeagatik arriskutsua nintzela, hari eta besteari gaixotasun arraroren bat kutsatzen joan banintz bezela. Eta barkatu aizu baina ni beti izan naiz oso garbia!

Boteredun jaunek harrapatzeko beldurrez ezkutuan ibili nintzen denboralditxo batez, baina nola edo hala lortzne nuen bidaiatzen jarraitu eta nire lagun denak bisitatzea.

Denboraren joanean, boteredunek lasaiago ibiltzen utzi ninduten, eta nire lagunek izugarrizko errespetua hartu zidaten.

Urteak pasatzen joan ziren, eta nire presentzia handitzen joan zen indar izugarria izatera iritsi arte. Hala ere, nire boterea momentuko boterea besterik ez zen izan, niganako zuten miresmena eta maitasuna itzaltzen joan baitziren. Nire presentzia nabaria zen oraindik, baina gauzak asko aldatu ziren, ez dakit niganako konfiantza sutsu hori jadanik ez zelako horrenbesterakoa edo… ez dakit zergaitik, baina horrela gertatu zen. Jendearengandik hitz goxoak entzuten nituen eta nire borrokarekin bat zetozen, baina beraien lehentasunetatik aparte utzi ninduten eta hori asko nabaritu nuen. Alegia, dena omen dela prozesu baten ondorioa, eta neu ere zein den ez dakidan prozesu baten ondorioz bihurtu nitzen naizena. Eskalea.

Kale ixkina batean bizi naiz orain, neguan kutxazain automatikoak noiz irekiko zai egoten naiz hotzaz babesteko eta udan berriz beroak ito ez nazan noizean behin uretan murgiltzen naiz.

Esango nuke bide bazterreko pasaiaren parte bihurtu den eskalea naizela, orain ere ezagutzen naute, baina ez era berean. Tartean tartean txapon txiki bat ikusten dut goitik erortzen, eta nik irribarre egiten diet laguntzen nautenei. Baina haiek ez didaten irribarrerik bueltatzen.

Jende ezebridna dabil kaleetatik, batzuek nazka aurpegiz begiratzen naute, eskale zikin eta baztertu bat besterik ez naizela uste dute. Beste batzuk, ahal duten heinean laguntzatxoa ematen didate, eta gehienek pena aurpegiz begiratu bai baina poltsikora eskua eraman eta antza denez ez dute ezer topatzen niri emateko modukorik.

Jaka beltz bat dut soinean eta txartel txiki bat jartzen dut nirekin batera. “Lagundu nazazu”.

Gure kanpaina abian da.

Kaixo irakurle!

Berbieren kanpaina abian jarri da jadanik. Gure haurtxoak bere lehen hitzak esan zituela badakizue: "Eskale. Ohartu gabe?". Zuen erreflexioak nahi ditugu orain, buruari eragin diezaiozuen nahi dugu, zer esan nahi dizuegun asma dezazuen.

Gure haurtxoa haziz joango da, poliki-poliki, eta izango duzue bere eboluzioa nola doanaren berri, egon zaitezte lasai. Gure "berbalapikoak" (gure aldizkariak) emango dizue aukera auzotarroi gure eskalearen hitzak irakurtzeko, eta auzotarrok ez zaretenok berriz, lasai, gure blogean ere izango duzue aukera hori gaurdanik hasita. Baina hori, hurrengo sarreran izango da.

Ezin aldegin nezake, esan gabe gure birsortzearen egun handia otsailaren 10a larunbata izango dela, eta guztiok animatu nahi zaituztegu goizean Karmelo Plazara hurbiltzera eta eguerdian gurekin batera bazkaltzera. Giro paregabea sortuko dugulako beharrezko diren protagonistekin, zuekin alegia.

Ongi ibili, eta txapela buruan eramateaz gain, erabil ezazue euskara ahoan nonahi!

martes, 23 de enero de 2007

APA DANORI

Apa danori!

Galdetu diezaiokezu zuen buruari, ze osti egiten duen ber2e izenez ezagutzera ematen den blog honek zuen ordenagailuetako pantailan. Ba oso sinplea da azalpena.

Duela lau urte, ber2e izeneko euskera talde bat sortu genuen Santutxuko gazte ero batzuk, euskeraren bultzatzaile indartsuak bihurtuko ginelakoan. Horrela segunduak pasatzen joan ziren, minutuak pasatzen joan ziren, orduak pasatzen joan ziren, egunak pasatzen joan ziren, asteak pasatzen joan ziren, hileak pastzen joan ziren, urteak pasatzen joan ziren,... behin aspertu egin ginen arte, ikustekoa baitzen gure super taldeak egindako auzo aportazioa: EZER!!!!!!!

Esan dugun bezala, egunak pasatzen joan ziren, orduak pastzen joan ziren,..... jejejejje, eta halako batean mahai gainean ukabilarekin indarrez eman, eta honek horrela jarraitu ezin zuela pentsatu genuen (lau urte eta gero, hau da hau meritua, jejejjeje). Erabakia zorrotza izan zen, lan egitekota, gogoz, eta bestela agur.

Bapatean konturatu ginen, lan egiteko gogoak zeudela, nahiz eta horrartekoak fruitu handirik ez eman (ezta masusta erdia), eta hemendik aurrera hasi da gure benetako ber2e, hemendik aurrera hasi nahiteke esaten zergaitik jaio den lan egiteko gar hau: helburuak esfortzua merezi duelako lortutakoa txikiena bada ere, aurrerapausu handi bat izatera iritsi daitekeelako.

Orain esandakoaz aparte, eta hasierako bromak atzean utzita, esan beharra daukagu, 4 urteren ondororen egoera berri baten aurrean aurkitu garela berbieko partaide guztiak. Gaur egun, eta hainbat esperientziaren ostean, uste dugu, gure aportazioa eman diezaiokegula bizi dugun egoera larri honi(txikia bada ere), beti ere, eta esperientzian oinarrituta, egoera errealaren bidetik lan eginez, lore askorik gabe, kritikoak izanik, eta batez ere jendeari, pentsamendua nahasteko ideiak egiten ahaleginduz, arazo honen aurrean bakoitzaren zergatiak garrantzitsuak baitira, izaera horretan aldaketak eman ahal izateko.

Hortaz, esan dezakegu ber2e blog-aren haurdunaldian gaudela.

ITXARON; ITXARON!!!!!!!!!!!! Bere lehenengo hitzak esan ditu gure pottokoak... ai ze polita, ze azkarra, ze... bere lehenengo hitzak hauek izan dira: -eskale. ohartu gabe?
misterio misteriotsua jajajjajajajajjajajajajajjajaj.....