martes, 23 de enero de 2007

APA DANORI

Apa danori!

Galdetu diezaiokezu zuen buruari, ze osti egiten duen ber2e izenez ezagutzera ematen den blog honek zuen ordenagailuetako pantailan. Ba oso sinplea da azalpena.

Duela lau urte, ber2e izeneko euskera talde bat sortu genuen Santutxuko gazte ero batzuk, euskeraren bultzatzaile indartsuak bihurtuko ginelakoan. Horrela segunduak pasatzen joan ziren, minutuak pasatzen joan ziren, orduak pasatzen joan ziren, egunak pasatzen joan ziren, asteak pasatzen joan ziren, hileak pastzen joan ziren, urteak pasatzen joan ziren,... behin aspertu egin ginen arte, ikustekoa baitzen gure super taldeak egindako auzo aportazioa: EZER!!!!!!!

Esan dugun bezala, egunak pasatzen joan ziren, orduak pastzen joan ziren,..... jejejejje, eta halako batean mahai gainean ukabilarekin indarrez eman, eta honek horrela jarraitu ezin zuela pentsatu genuen (lau urte eta gero, hau da hau meritua, jejejjeje). Erabakia zorrotza izan zen, lan egitekota, gogoz, eta bestela agur.

Bapatean konturatu ginen, lan egiteko gogoak zeudela, nahiz eta horrartekoak fruitu handirik ez eman (ezta masusta erdia), eta hemendik aurrera hasi da gure benetako ber2e, hemendik aurrera hasi nahiteke esaten zergaitik jaio den lan egiteko gar hau: helburuak esfortzua merezi duelako lortutakoa txikiena bada ere, aurrerapausu handi bat izatera iritsi daitekeelako.

Orain esandakoaz aparte, eta hasierako bromak atzean utzita, esan beharra daukagu, 4 urteren ondororen egoera berri baten aurrean aurkitu garela berbieko partaide guztiak. Gaur egun, eta hainbat esperientziaren ostean, uste dugu, gure aportazioa eman diezaiokegula bizi dugun egoera larri honi(txikia bada ere), beti ere, eta esperientzian oinarrituta, egoera errealaren bidetik lan eginez, lore askorik gabe, kritikoak izanik, eta batez ere jendeari, pentsamendua nahasteko ideiak egiten ahaleginduz, arazo honen aurrean bakoitzaren zergatiak garrantzitsuak baitira, izaera horretan aldaketak eman ahal izateko.

Hortaz, esan dezakegu ber2e blog-aren haurdunaldian gaudela.

ITXARON; ITXARON!!!!!!!!!!!! Bere lehenengo hitzak esan ditu gure pottokoak... ai ze polita, ze azkarra, ze... bere lehenengo hitzak hauek izan dira: -eskale. ohartu gabe?
misterio misteriotsua jajajjajajajajjajajajajajjajaj.....

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Berbie gauza positbiotzat jotzen dut nik, zer esango dut nik partaide naizela, baina zinez esaten dut. Gogotsu lanari ekiten diogu eta gure lanek fruitua emango dutela sinisten dugu oraindik ere.

Badugu jendearengan konfiantza, batez ere inguratzen gaituzten auzotarrengan. Santutxu beti izan da auzo bizia eta guk bizitasun hori euskaraz izan dadin nahi dugu bai horixe!

Martxa hartuta hasiko gara, motorrak berotuta dakarzkigu eta etsipenaren kontzeptua gure hiztegitik aldendu dugu. Espero dezagun betiko izatea.

Animo eta lanari eutsi!

Anónimo dijo...

Ongi etorri blogosferara, Mahatsorriak.org komunitatearen partez.

Badakizue, laguntza teknikoa edo auzoko blogari euskaldun batzuek zer esaten duten jakin nahi baduzue guregana jo baino ez duzue egin behar.

Aurrera ba!